Poesia honen egilea Indalezio Bizkarrondok, ezagunago "Bilintxek" sortu zuen.
Poesia erromantizismo garaian sortu zen. Indalezio Bizkarrondo 1831 urtean jaio zen, Donostian. Bere bizitza zorigaiztokoa izan zen. Umea zenean erori eta aurpegia deformatu zitzaion, ondoren, sokamuturrean herrena gelditu, aurreztutako dirua lapurtu zioten eta azkenik, 1876 urtean, karlistaldien eraso batean, bonba bat lehiotik sartu zioten eta 6 hilabete ondoren hil egin zen zauria infektatu zitzaiolako. Aztergai dudan poesiaren gaia amodioa da. Pertsonaiak esaten du dama gazte bat ezagutzen duela eta dama horretaz maitemindu egin dela. Hortik aurrera esaten du dama horrek izarrak bezala "diz-diz" egiten duela eta bera bezala ez duela inork maitatuko dama horri. 7 ahapaldi ditu poesia honek, 10-8-koa. Zortziko handia da, aditzak orainaldian eta 1. pertsonan daude eta errima 10-8 A (-arra), 10-8 B (-na), 10-8 D (-na), 10-8 E (-uan), 10-8 F (-ana), 10-8 G (-ian) 10-8 H (-au). Poesia honek 3 zatitan banatuta dago: 1. ahapaldian sarrera dago, 2. ahapalditik 6. ahapaldira korapiloa dago eta 7. ahapaldian bukaera dago. Poesia honek erabili dituen literatur baliabideak pertsonifikazioa (1. ahapaldian), hiperbatona (1. ahapaldian) konparazioa (4. ahapaldian), galdera errtorikoa ( 6. ahapaldian) eta metafora (3. ahapaldian)
0 Comentarios
Deja una respuesta. |
AurkezpenaNik, Unai Mugica, blog honen sortzailea naiz. 15 urte ditut eta 4.A ko ikasle bat naiz Archivos
Junio 2018
CategorĂas |