Begoña Huerta
Bizarain BHI ikastetxea Gorputz Heziketako irakaslea San Markos kalea, z/g 20100 Errenteria Huerta andrea: Nik, Unai Mugicak, 51279246X NA zenbakia duenak, eta Parke kalea 20, 3 esk. an bizi denak, honakoa adierazi nahi dizut 4Ako ikasleen izenean. Konturatu gara geroz eta emakume gehiagok hartzen dutela parte kirol-probetan eta gizonezkoen kamisetak banatzen zaizkiela neska zein mutilei. Oro har, badakigu neskek eta mutilek ez dituztela gorpuzkera berdinak. Beraz, kirol probetan banatzen diren kamisetak nesken gorputz eta neurrietara egokituta egoteko asmoz idazten dizugu. Hau guztia dela eta, honakoa eskatu nahi dizugu: 4. mailako ikasleen artean burutuko diren hurrengo kirol probetan neskentzako eta mutilentzako egokituta dauden kamisetak banatzea Besterik gabe, aurretik eskerrak emanez Unai Mugica Rodriguez Errenteria, 2017ko urriaren 24a
0 Comentarios
Deja una respuesta. |
AurkezpenaNik, Unai Mugica, blog honen sortzailea naiz. 15 urte ditut eta 4.A ko ikasle bat naiz Archivos
Junio 2018
Categorías |