FAMILIA-EREDUAK
Gaur landu egingo dudan gaia familia-ereduei buruzkoa da. Txikitatik irakatsi diguten familia-ereduak tradizionalak izan dira, hau da, aita bat eta ama bat. Baina familia eredu anitzak daude, hau da, bi ama edo bi aita, edota aita eta ama bananduta… Familia-ereduak ere askotarikoak direla defendatu behar dugu Aniztasun hori erreala da eta gizartean gertatu diren aldaketen eraginak familia-ereduan gertatu egin dira. Lehen esanda bezala, hemen adibide batzuk ditut: Bikoteak banandu eta dibortziatzea; eta etxe-egitura berriro osatzea (2006. urtean familia arteko haustura eta dibortzio kopurua igo zen eta bereizketa kopurua jaitsi). Guraso bakarreko familien kopurua haztea Bikote homosexualen egoerak heterosexualekin parekatzea Etorkinen kopurua hazi behar Familia-eredu tradizionala bakarrik berresten duten egoerak oraindik oso ugariak dira, hauek dira batzuek: Umeentzako karta joko batzuetan familia-eredu tradizionala soilik agertzen da, hau da, Pirritx eta Porrotx sortzaileek, umeentzako dauzkaten kartetan, familia tradizionala agertzen da, baina familia aniztasuna ez. Pelikuletan, liburuetan edota telesailetan familia-eredu tradizionala agertzen da. Azpimarratu behar da orain familia asko familia-ereduen aniztasuna defendatzen ari direla. Familia-eredu tradizionaletik kanpo gelditzen diren familiak, familia-ereduen aniztasuna agerrarazteko beharra sumatzen dute. Adibidez: Kaleetan familia-eredu aniztasuna defendatzen duten familiak ikusten ditugu. Sinadurak eskatu dituzte, gainera, familia-eredu aniztasuna irakasteko Hau egingo bagenu, gaur egun familia-eredu anitza igoko zen eta niretzako hobeago izango zen zeren eta, lehen esan dudan bezala, munduari irakatsiko genuke familia-eredu anitza askotarikoak daudela eta ez zen familia-eredu tradizionala bakarrik ikusiko
0 Comentarios
Deja una respuesta. |
AurkezpenaNik, Unai Mugica, blog honen sortzailea naiz. 15 urte ditut eta 4.A ko ikasle bat naiz Archivos
Junio 2018
Categorías |